Txotxaren erritua: kultura, tradizioa eta benetakotasuna
Sagardoaren lurraldea egiteko, ikusteko eta gozatzeko gauzez beteta dago. Erraza da denbora gelditu eta pixka bat gehiago geratzeko tentazioa sentitzea. Kultura, jendea, bizimodua, jaiak, sagardotegiak… Dena da bakarra eta desberdina. Zatoz eta gozatu euskal sagardoaren lurraldea bere giza dimentsio osoan.
Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa:
Sagardoetxeak esperientzia paregabea eskaintzen du sagardoaren lurraldean. Herri baten historia eta ohiturak sentitzeko museoa da. Bertako biztanleen kultura naturarekin harremanetan dago.
Sagardotegia:
Sagardotegiak sagardoaren lurraldeko tenpluak dira. Gure kultura bizirik mantendu dute eta dibulgazio-gune nagusi izan dira. Munduan bakarra den esperientzia eskaintzen dute: txotxaren erritua.
Astigarraga:
Astigarraga sagardoaren hiriburua da. Donostiatik kilometro gutxira dago (5 km), eta sagardotegi gehien dituen Gipuzkoako herria da.
Hernani:
Sagardotegiek leku pribilegiatua dute Hernanin. Hirigune historikoa, garai batean harresitua, monumentu-multzo izendatu dute.
Donostia – San Sebastián:
Donostia bere gastronomia, kultura, arkitektura, hondartza eta ingurune naturalagatik nabarmentzen den hiri kosmopolita da. Hango gastronomia mundu osoan ezagutzen dute kalitate eta aniztasun handiagatik.
Beterri-Buruntza:
Beterri-Buruntza Mankomunitateak Gipuzkoan dauden sagardotegi gehienak biltzen ditu, eta honako herri hauek osatzen dute: Andoain, Astigarraga («Sagardo Berriaren Eguna» urtarrilean, «Santa Ana» edo sagardo eguna uztailaren 26an eta «Sagar Uzta» sagarraren festa iraileko azken igandean ospatzen dira), Hernani («Euskal Jaien» barruan sagardo-eguna egiten da irailean), Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil (sagardo-eguna egiten da maiatzean).
Ez galdu gure ekitaldiak eta jarduerak. Sagardoaren kultura modu aktiboan eta jai giroan bizitzeko aukeraz beteta dago gure agenda. Kontsultatu hemen datak eta ez galdu aukera.